Arte erakusketa egin du Itaiak, Azaroaren 25aren atarian

Aritz Mutiozabal

Diziplina ezberdinetako hainbat artelan ikusteko parada izan da gaur eguerdian Merkatu plazako lehen solairuan. Era berean, Antzerki Kolektiboko kideek Gracia Moralesen obra baten moldaketa taularatu dute.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna izango da datorren asteazkenean, azaroaren 25ean, eta Urola Kostako Itaiak mobilizazioa deitu du egun horretarako. Lege Zaharren Enparantzan jarri dute hitzordua, 18:30ean.

Horri lotuta, gaur eguerdian arte erakusketa egin dute Zarauzko Merkatu plazako lehen solairuan; hasiera batean Frontoi Txikin egin asmo zuten, baina eguraldi ez da lagun izan eta azken unean lekualdatu egin behar izan dute. Mostran hainbat arte diziplenetako piezak jarri dituzte erakusgai: margolanak, marrazkiak, kartelak, idatziak, harizko lanak eta abar.

Horrez gain, Antzerki Kolektiboko kideek Gracia Morales antzerkigile andaluziarraren Como si fuera esta noche obraren euskarazko moldaketa antzeztu dute. Era berean, mokadutxoak jateko aukera izan dute bertaratu direnek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide