Asti kirolgunean festa berezia antolatu du biharko ZKEko futbol atalak. Belar naturaleko futbol zelaia belar artifizialagatik ordezkatu behar dute, baina aldaketa egin aurretik azken bi partidak jokatuko dituzte orain arteko joko eremuan. Agurreko jardunaldia gogoangarria izan dadin, egun osoko egitarau prestatu dute, iragana eta etorkizuna elkar lotzeko.
Festari 11:00etan emango diote hasiera, eta parrillada izango da eta edariak jarriko dituzte prezio herrikoian. Gainera, egunean zehar, DJ Hidalgok alaituko du giroa. 11:30ean, Jubenil Nazional mailako mutilek Tolosaren aurka neutuko dituzte indarrak, eta 15:00etan, berriz, mutilen lehen taldeak Mondragon taldearen aurka. Bigarren partida hasi baino lehen, jokalariei ohorezko pasilloa egingo diete harrobiko jokalariek horiek zelaira irtetean.
ZKEko futbol atalak herritarrak animatu nahi ditu festara, eta Astiri merezi duen agurra ematera.