Katu kapeladuna eta Wild Horse Nine filmak ikusteko aukera izango da bihartik astelehenera bitartean Modelo aretoan. Lehenengoari dagokionez, etxeko txikienek bi aldiz eskainiko dute datozen egunetan zehar. Bigarrena, berriz, bost aldiz ikusteko aukera izango da.
Alessandro Carloni eta Erica Rivinoja zuzendariek zuzendutako animaziozko filma da Katu kapeladuna. Pelikula hau haurtzarorako bereziki gomendatuta dago. Bertan, gure heroiak bere gain hartuko I.I.E.I.rako (Irudimenaren eta Inspirazioaren Erakunderako Institutua, LLC) orain arte izan duen misiorik zailena. Gabby eta Sebastian animatzu beharko ditu, hiri berri batera aldatzeko borrokan ari diren bi anaia. Gauzak urrunegi eramateagatik ezaguna den kaosaren agente honen azken aukera izan liteke bere balioa erakusteko, edota bere kapela magikoa galtzeko.
Wild Horse Nine Martin McDonagh zuzendariaren thrillerra da. 1973ko Txileko estatu-kolpea baino lehentxeago, Chris eta Lee CIAko agenteak Santiagotik Pazko uhartera bidali zituen MJk. Irlako estatua enblematikoen artean, eta beteranoek beren iragan ilunei eta orainaldiko konspirazioei aurre egiten dieten bitartean, Chrisek bi ikasle errebeldeekin duen lotura berriak, guztiek urrutiko paradisu honetara egin duten bidaiari ustekabeko bira bat ematea mehatxatuko du.
Azaroak 23, astelehena, izango da Ikusleen Eguna, eta egun horretan sarrerek prezio berezia izango dute. Hiru filmetarako sarrera horiek Modelo aretoko leihatilan edota Kutxabank sarrerak atari digitalean daude salgai.