Mikel Melerok 'More than weeds' erakusketaren inguruko hitzaldia emango du bihar Photomuseumen

Enara Ariznabarreta

Mikel Meleroren 'More than weeds' argazki galeriako argazki bat (Mikel Melero).

Mikel Melerok hitzaldia eskainiko du More than weeds aldi-baterako erakusketaren harira. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da saioa, eta sarrera doakoa izango da. Ekitaldi amaieran solasaldia izango da.

Photomuseumek antolatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela programaren barruan, ikusgai dagoen More than weeds aldi-baterako erakusketaren egileak, Mikel Melerok, hitzaldia eskainiko du gaur arratsaldean, 18:00etan hasita. Ohi bezala, sarrera doakoa izango da, eta ekitaldi amaieran solasaldia izango da.

Meleroren erakusketako argazkietan basa-loreak dira protagonistak. Hauek, leku arrunt eta interesik gabekoetan hartutakoak dira. Horietako batzuk leku kaotikoak eta bereziki utziak dira, esaterako, autopistako zubipeak. Erakusketaren helburua ez da toki horiek dokumentatzea, baizik eta horietatik osagai estetikoak hartzea, hondo testuratuak, giza presentziaren arrastoak denborak ezabatu duen grafitiak, edota landareak berak, inork kontrolatu gabe libre hazten direnak, besteak beste. Kaosean eta anabasan, konposizio hauek oreka eta edertasuna bilatzen dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide