Zarata Zarautz kolektiboak antolatuta, crust doinu astunak bezain indartsuak zuzenean entzuteko parada izango da ostiral iluntzean Hiruputzu gaztetxean. Alde batetik, bi hamarkada baino gehiagoko ibilia duen Bizkaiko Sub Rats bikoteak joko du, eta bestetik, Galiziako Mastin laukoteak.
Galiziarrek lan berria dute, ondorengo izenburu luze-luze honekin: Del pueblo elegido, nacido del miedo bajo el muro, los lamentos del cobarde... un mundo ciego y en silencio que arderá en el infierno. Sub Rats taldeak, berriz, 2019an grabatu eta Rageous Intent, Röke eta Driellya taldeekin partekatutako lana berriz argitaratu du.
Emanaldia 21:30ean hasiko da, eta sarrera gaztetxean bertan eros ahal izango da.