'Wildwood: El bosque salvaje' animaziozko filma emango dute saio originalean

Aritz Mutiozabal

Gaur arratsaldean ikusi ahal izango da jatorrizko hizkuntzan, 19:30ean hasita, Modelo aretoan. Publikoaren sari nagusia jaso du pelikula honek Sitgeseko zinema jaialdian.

Ez da ohikoa animaziozko film bat eskaintzea saio originalaren programaren barruan, eta aste honetako programazioa salbuespen horietako bat da. Travis Knight zuzendutako eta Lika Entertainment etxeak ekoitzitako Wildwood: El bosque salvaje izango da ikusgai gaur arratsaldean, 19:30etik aurrera, Modelo aretoan, jatorrizko hizkuntzan gaztelaniazko azpititituluekin. Ekoizpen honek pelikula onenaren publikoaren sari nagusia irabazi berri du Sitgeseko zinema jaialdian, eta abenturaz beteriko nahiz fantasi iluneko istorioa du kontagai stop-motion teknikaren bidez.

Anaia txikia bele talde batek bahitzen dutenean, erreskate misio desesperatu bati ekingo dio Prue McKeelek, Curtis Mehlberg laqgunarekin. Animalia hiztun, bidelapur eta pertsonaia boteretsuen mundu batean barneratuko dira, oinazeak eta handinahiak bultzatuta. Basoaren oreka mehatxatzen duen gatazka batera iritsi ahala, Pruek inoiz jakin ez zuen indarra eta erabakia aurkitu beharko ditu. Bere anaia salbatu nahi badu eta Wildwooden etorkizun hauskorra babestu, dena arriskatu beharko du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide