Azaroak 29ko hauteskundeetako kanpaina garaian murgilduta, Hego Euskal Herrian zehar hitzaldiak antolatzen hasi dira partiduetako hautagai desberdinak. EH Bilduren kasuan, ekitaldi nazionala antolatu dute Zarautzen, eta hitzordua Merkatu Plazan izango da etzi 19:00etan. "Posible egin" lelopean, EH Bilduko kongresuko eta senatuko zerrendetako hainbat kide izango dira bertan hitzaldia ematen, eta hitz egingo dituzten gaien artean, etorkizunera begira dituzten erronak egongo dira, besteak beste.
Hiru izango dira hitzaldira agertuko diren politikariak; alde batetik, Oihana Etxebarrieta kongresurako EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburua, bestetik, Mario Zubiaga zientzia politikoetan doktorea eta senatuko zerrendako bigarren hautagaia, eta azkenik, Iñaki Olaizola Zumaiako alkatea eta kongresurako EH Bilduren Gipuzkoako zerrendako seigarren hautagaia.