Ateratako hainbat argazki aurkeztuko ditu Mari Carmen Trasobares Zarauzko Argazkizale Elkarteko bazkideak Torre Luzean. Azaroaren 20tik urtarrilaren 3a bitarte egongo da ikusgai erakusketa, asteartetik igandera, 18:00etatik 20:00etara.
Trasobaresek argazkilaritza munduarekin lotura izan du txikitatik, familiako argazkilari baten eskutik. Argazkilaritza elkarteek antolatutako hainbat ikastaro egin ondoren, 2001ean Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko kide egin zen. 2009 eta 2013 artean, Arte Ederrak ikasi zituen EHUn, eta gradu amaierako lana zinemako fotogrametatik abiatuta sortutako irudi-proiektu bat izan zen. Gai horretan sakontzen jarraitu zuen masterrean ere, 2016an, beste pelikula bateko irudiekin egindako lana aurkeztuta. 2025ean Zarauzko Argazkizale Elkarteko bazkide egin zen, eta horri esker, bere lanetako bat jendaurrean aurkezteko aukera izango du Torre Luzean.