Zarauzko Udalak eta Osakidetzak elkarlanean, gaixotasun kardiobaskularren inguruko hitzaldi bat antolatu dute Santa Klara kulturgunean etzi 19:00etan. Unai Iradi kazetaria moderatzaile lanetan egongo da, eta gaixotasuna gertutik ezagutzen duten aditu eta pazienteen testigantzak izango dira hitzaldiaren erdigunean. Adituen artean, Donostialdeako ESI-ko Patricia De La Riva neurologoa, eta Maitena Larrañaga erizaina izango dira gaiaren inguruan solasteko. Bestalde, mahai ingurua osatzeko Jose Ramon Guridi pazientea ere egongo da izan zuen iktusaren inguruko bizipenak kontatzeko.
Hitzaldia euskaraz izango da eta gaztelaniarako momentuko itzulpena egongo da. Sarrera dohainik da eta aldez aurretik ez da izenik eman beharko bertaratzeko.