Elena Beristainek irabazi du Ikaztegietako Herri Kroseko proba motza

Intza Trula

Elena Beristain eskuinean, Maitane Lizarza eta Suyapa Bienzobasekin, atzo, podiumeko argazkian. (Ikaztegieta)

Atzo arratsaldean jokatu zuten Ikaztegietako Herri Krosaren 35. edizioa. 4,5 kilometroko proban txapeldun izan zen Beristain zarauztarra, bidea 20 minutu eta 37 segundoan amaituta.

35. Ikaztegietako Herri Krosaren proba motza irabazi zuen atzo Elena Beristain korrikalari zarauztarrak. Arratsaldean jokatu zituzten 10 eta 4,5 kilometroko probak, eta Beristain azken horretan nagusitu zen.

Zarauztarrak 20 minutu eta 37 segundo besterik ez zituen behar izan helmuga zehartzeko, eta denbora horrek sailkapeneko lehen postuan kokatu zuen. Bigarren postua Maitane Lizarza berastegiarrarentzat izan zen, eta hirugarren sailkatu zen Suyapa Bienzobas donostiarra.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide