Merkatu plaza goraino bete du Zarauzko Musika Bandaren kontzertuak

Intza Trula

Santa Zezilia eguneko kontzertua eskaini du bandak eguerdian. Goiko solairuan jarritako eserleku guztiak bete dituzte herritarrek, eta beste askok beheko pisutik jarraitu dute kontzertua.

Eguraldi kaskarra zegoen gaur eguerdian kalean, baina irudia guztiz bestelakoa izan da Merkatu plazan. Izan ere, Zarauzko Musika Bandak pieza alaiz josi du espazioa, Santa Zezilia eguneko kontzertuarekin.

Herritar mordoa bertaratu da Iosu Isastik zuzentzen duen bandaren zuzenekora. Goiko solairuan jarritako eserleku guzti-guztiak bete dituzte, eta emanaldia beheko pisutik jarraitu dute beste hainbatek.

Ondorengo pieza hauek jo dituzte gaurko kontzertuan: Dmitri Shostakovichen Waltz No.2 konposizioa; The Beatles talderen Yesterday abestiaren inguruan Michake Brown musikariak egindako moldaketa –tartean Let it be, Hey Jude, Back in the USSR eta Yesterday jo dituzte–; Rodrigo A. de Santiagoren Launakua euskal kutsuko fantasia musikala; Aita pontekoa filmeko The Godfather saga musika pasarteak; eta, amaitzeko, Jesus Guridiren El Caserio zarzuela.2

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide