Palestinaren alde kantuan

Intza Trula

Zarautz Palestina herri ekimenak antolatuta, Palestinari Kantuan mobilizazioa egin zuten atzo eguerdian herriko kaleetan barrena.

Zarautz Palestina herri ekimenak kantuan gogoratu zuen atzo Palestina. Bertan bizi duten genozidioa salatzeko eta hango herritarrei elkartasuna erakuste aldera, Palestinari Kantuan mobilizazioa egin zuten eguerdian.

Herrian barrena egin zuten protesta, eta hainbat txokotan geldialdiak egin zituzten Palestinaren borrokaren aldeko eta jasaten dituen erasoak gaitzesteko kantuak abesteko.

(Argazkiak eta bideoa: utzitakoak)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide