Erosketa doan lor dezakete herritarrek Murkilen txartela erabilita

Intza Trula

Arropak esekita, denda batean. (Artxibokoa)

Saltokietako datafonoek zenbait erosketa hautatuko dituzte ausaz, eta horiek doan izango dira. Kanpaina igandera arte egon da martxan.

Ginkana kanpainaren ondoren, Murkil Zarauzko merkatarien elkarteak kanpaina berria jarri du abian. Hain zuzen ere, gaurtik aurrera Murkilen txartela erabiltzeagatik erosketa doan lor dezakete herritarrek.

Murkilek azaldu duen moduan, dendetako datafonoek ausaz aukeratuko dituzte zenbait erosketa, eta horiek doan izango dira. Kanpainak astebete iraungo du; hau da, gaurtik hasi eta igandera arte egongo da martxan.

Murkilek gogorarazi du oraindik txartela ez dutenek Rural Kutxara jo dezaketela hura eskatzera, eta horretarako ez dela beharrezkoa bertan kontu korronte bat zabaltzea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide