5.995 euroko isuna eta hamabost hilabeteko kartzela zigorra ezarri dizkiote aleman bati malekoiko altzariak hausteagatik

Intza Trula

Zarauzko malekoia, uda sasoian. (Intza Trula)

2017ko abuztuan hiru gazte alemaniarrek Zarauzko malekoiko paperontziak eta hainbat altzari kolpatu eta kalteak eragin zizkieten. Donostiako epaitegiak gertatutakoa "erabilera publikoko ondasunen aurkako kalte delitu larria" dela ebatzi du.

Gazte aleman bat zigortu du Donostiako epaitegiak, 2017ko abuztuan Zarauzko malekoian paperontziak eta altzariak ostikoz jo eta kalteak eragiteagatik. Zehazki, 5.995 euroko isuna eta hamabost hilabeteko kartzela zigorra ezarri dizkiote.

2017ko gau hartan, hiru gazte alemaniarrek Zarauzko malekoiko altzariak kolpatu eta hautsi zituzten, eta toldoetako langile batek gertatutakoa ikusi zuen, eta udaltzaingoari abisua eman zion. Akusatuak, bere aldetik, paperontzia kolpatu izana aitortu zuen, baina baina kalteak berak eragin izana ukatu zuen. Beste bi ikertuak ez ziren epaiketara aurkeztu, eta ez dira epaituak izan.

Donostiako epaitegiak gertatutakoa "erabilera publikoko ondasunen aurkako kalte delitu larria" dela ebatzi du, eta akusatuari hamabost hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, Zarauzko Udalari 3.295 euroko kalte ordainak ordaindu beharko dizkio, eta 2.700 euroko isuna ordaindu beharko du altzarietan eragindako kalteengatik.

Epaia oraindik ez da irmoa, eta defentsak helegitea aurkez dezake Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide