Aner Peritzek Donostian kantatuko du finalerdietako bigarren itzulian

Andoni Elduaien

Aner Peritz, Gernika-Lumoko saioan. (Bertsozale Elkartea)

Donostia Arena-Illunben kantatu beharko du bertsolari zarauztarrak, datorren larunbatean,. Mendiluze, Soto, Illarregi, Alkaiza eta Laburu izango ditu bidelagun Peritzek finalaurrekoen bigarren itzuliko aurreneko saioan. 

Aner Peritz bertsolari zarauztarrak Donostiako Donostia Arena-Ilunben arituko da datorren larunbatean, azaroak 21 (17:00). Peritzeko ziurtatuta zuen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren bigarren itzulian aritzea, baina Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak ez du zehaztu zein bertsolari non arituko den Miarritzen jokatu den finalaurrekoetako lehen faseko azken saioa amaitu arte.

Bigarren itzuliko aurreneko saioan kantatu beharko du bertsolari zarauztarrak, eta, besteak beste, finalaurrekoen lehen itzuliko bi irabazlerekin elkarbanatu beharko du hark oholtza. Gernika-Lumoko (Bizkaia) saioa irabazi zuen Aitor Mendiluze, Miarritzen nagusitu den Julio Soto, Agin Laburu, Joanes Illarregi eta Saioa Alkaiza izango ditu bertsolari zarauztarrak bidelagun Donostiako saioan. 

Honako hemezortzi bertsolari hauek sailkatu dira finalaurrekoen bigarren fasera: 

  1. Amets Arzallus (746,5 puntu)
  2. Nerea Ibarzabal (740 puntu)
  3. Julio Soto (733,5 puntu)
  4. Beñat Gaztelumendi (733 puntu)
  5. Alaia Martin (722 puntu)
  6. Miren Artetxe (713,5 puntu)
  7. Sustrai Colina (713 puntu)
  8. Aitor Mendiluze (713 puntu)
  9. Aner Peritz (707 puntu)
  10. Joanes Illarregi (707 puntu)
  11. Ane Labaka (703,5 puntu)
  12. Oihana Iguaran (701,5 puntu)
  13. Nerea Elustondo (696 puntu)
  14. Aitor Bizkarra (694 puntu)
  15. Saioa Alkaiza (689,5 puntu)
  16. Agin Laburu (687 puntu)
  17. Maddi Ane Txoperena (682 puntu)
  18. Xabat Illarregi (674,5 puntu)

Honako sei bertsolari hauek gelditu dira kanpoan finalaurrekoetan lehen fasean:

  1. Oier Etxeberria (672,5 puntu)
  2. Maialen Arzallus (672,5 puntu)
  3. Xabat Galletebeitia (664 puntu)
  4. Andoni Rekondo (660 puntu)
  5. Asier Azpiroz (642,5 puntu)
  6. Gorka Pagonabarraga (624 puntu)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide