Asti-Irita biribilgunea bukatzeko asfaltatze lanak egin dituzte egunotan. Lanak azaroaren 11tik 13ra bitarteko gauetan egitea aurreikusi zuten, eta egun horietan biribilgunea itxita egongo zela jakinarazi zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak. Ordea, bi gauetan amaitu dituzte lanak; hau da, aurreikusitakoa baino egun bat lehenago, eta jada erabilgarri eta zabalik dago biribilgunea.
Asfaltatze fasea amaituta, Asti biribilguneko azken asfalto-geruza egiteko dagoela azaldu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Lan horiek datozen asteetan egingo dituzte, eta aldez aurretik jakinaraziko dituzte errepidean izango duten eragina.