Santa Zezilia kontzertua eskainiko du bihar Zarauzko Musika Bandak

Aritz Mutiozabal

Zarauzko Musika Bandaren kontzertuetako bat, Merkatu plazan. (Aritz Mutiozabal)

Merkatu plazako lehen solairuan izango da emanaldia, 12:30etik aurrera. Iosu Isastiren zuzendaritzapean, bost pieza eskainiko ditu musia bandak; horien artean, Jesus Guridiren El Caserio zarzuela ezaguna.

Azaroaren 22an izango da Santa Zezilia eguna, Musikarien Eguna, eta urtero bezala, hainbat ekitaldi antolatu dituzte herrian data horren bueltan. Goiztiarrena Zarauzko Musika Bandaren Santa Zezilia kontzertua izango da. Hain zuzen ere, bihar eguerdian eskainiko du emanaldia, egun handia baino astebete lehenago.

Merkatu plazako lehen solairuan izango da ekitaldia, 12:30ean hasita, eta Iosu Isastik zuzenduta, bandak bost pieza joko ditu herritarren aurrean. Honako errepertorioa eskainiko du musika bandak, hurrenez hurren: dmitri Shostakovichen Waltz No.2 konposizioa, The Beatles talderen Yesterday abestiaren inguruan Michake Brown musikariak eginiko moldaketa, non besteak beste, Let it be, Hey Jude, Back in the USSR eta Yesterday bera joko dituzten; Rodrigo A. de Santiagoren Launakua euskal kutsuko fantasia musikala; Aita pontekoa filmeko The Godfather saga musika pasarteak; eta, amaitzeko, Jesus Guridiren El Caserio zarzuela ospetsua

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide