Gipuzkoako Elikagai Bankuak deituta, udazkeneko bilketa handia egingo dute herriz herri gaur eta bihar, elikagaiak, ekarpenak eta boluntarioak biltzeko eta Gipuzkoako milaka pertsonari laguntzen jarraitzeko. Bereziki beharrezkoak diren produktuak jasoko dituzte, besteak beste, lekaleak, kontserbak, olioa, pixoihalak eta haurrentzako produktuak.
Zarautzen, zehazki, Eroski, BM supermerkatuan eta Biyonan ariko dira bilketa egiten, gaur eta bihar artean. Supermerkatuaren ordutegian egingo dute bilketa, hau da, 09:00etatik 21:00etara. Bi egunetan zehar hainbat boluntario arituko dira lanean, besteak beste, Udaberri eta Iñurritza elkarteak, eta baita Nagusilan, Hotz Zarautz eta Caritas ere. Boluntarioak txandaka arituko bilketaz arduratzen eta dena antolatzen.