Zabalik dago San Silbestre lasterketako izen ematea

Enara Ariznabarreta

Iazko San Silbestre. (Aritz Mutiozabal)

Antoniano Kirol Elkarteak antolatuta, arratsaldean izango dira bi probak, 17:00etan umeena eta 18:00etan helduena. Guztira, 800 dortsal jarri dituzte salgai.

Aurten ere, urtea korrika bukatzeko aukera izango dute Zarauzko herritarrek, XXIV. San Silbestre lasterketarekin. Antoniano Kirol Elkarteak antolatuta, arratsaldean izango dira hiru probak, 17:00etan umeena eta 18:00etan helduena. Guztira, 800 dortsal jarri dituzte salgai.

Hurrenez hurren, Musika Plazatik hasita bi kilometro eta 4 kilometro egin beharko dituzte lasterka parte hartzaileek, baina aurrez izena eman beharko da proban. Bakoitzak 5 euro ordaindu beharko ditu izena online emanez gero (abenduaren 15era arte), eta 7 euro Helmuga kirol dendan bada. Egunean bertan, dortsalik geratuko balitz, 10 euro ordaindu beharko dute herritarrek izen ematea.

Sari bikainak ere izango dira aurten. Hain zuzen ere, lehen hiru emakume eta gizonek, eta mozorro onenak saria izango dute. Gabonetako 20 produktu sorta ere zozkatuko dituzte parte hartzaileen artean. 

Antolatzaileek azaldu dutenez, 14 urtetik beherakoek ezingo dute helduen proban izena eman. Gainera, online izena emanez gero, korrikalariek dortsala Helmuga dendan jaso beharko dute abenduaren 16tik aurrera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide