Guerreras Junior Espainiako selekzioak deituak izan dira Aiala Zarautz taldeko Nagore Alza eta Lide Agirrezabalaga jokalariak. Hilaren 23tik 29ra entrenatuko du selekzioak Galizian, eta bertan lagunarteko partida jokatuko dute Conservas Orbe Zendal Porriñoren aurka.
Jokalari guztiak hilaren 23an bilduko dira Porto Sá Carneiro aireportuan, 13:00etan, eta handik Pontevedrara (Galizia) joango dira entrenamendu-kanpamendua hasteko. Astean zehar, taldeak goizeko eta arratsaldeko entrenamendu saioak egingo ditu A Sangriña Udal pabiloian, lan kolektiboa eta talde-prestaketa indartzen jarraitzeko helburuarekin.
Espainiako selekzioak lagunarteko partida azaroaren 27an jokatuko du Porriñoko Udal Pabiloian, 20:00etan hasita, eta bi egun beranduago amaituko dute entrenamendu-kanpamentua, jokalariak beren taldetara itzuliz.