Zarautz Elkar Zainduz prozesuaren diagnostikoa gauzatzeko galdetegia zabalduko du udalak

Enara Ariznabarreta

Zarauzko Zaintza Mahaia osatzen duten elkarte eta erakundeetako ordezkariak egitasmoaren aurkezpenean. (Enara Ariznabarreta)

Diagnostiko faseari hasiera emateko, galdeketa bat zabalduko du udalak herritarren artean. Bertan, zaintzaren inguruko iritzia eman dezaten, eta bizipenak eta proposamenak partekatzkeo. Galdetegia paperean edota online bete ahal izango da.

Zarauzko Udalak Zarautz Elkar Zainduz ekimena aurkeztu zuen urriaren 7an. Honen helburua, zaintzak herriaren agendaren erdigunean jartzea eta Zarautzen zaintzaren inguruko hausnarketa, elkarlana eta antolaketa partekatua sustatzea dira. Diagnostiko faseari hasiera emateko asmoz, galdeketa bat zabalduko du udalak, herritarrek zaintzaren inguruko iritzia eman dezaten, eta bizipenak eta proposamenak partekatzeko.

Galdetegia online zein paperean betetzeko aukera izango dute herritarrek. Online bete nahi dutenek, esteka zein QR kodea jarraituz aurkitu ahal izango dute. Paperean bete nahi dutenek, berriz, Udaberri Jubilatu elkartean, Herritarren Arreta Zerbitzuan, Gizarte Zerbitzuetan, Aritzbatalde Kiroldegian edota Sanz Enea Liburutegian aurkituko dute galdetegia, eta Turismo Bulegoan entregatu beharko dute.

Udalak galdetegian parte hartzeko gonbidapena luzatu die herritar guztiei, eta gogorarazi dute ekimen honen helburua herriko zaintzaren egungo egoera ezagutzea eta datozen urteetarako zaintza-eredua herritarren ekarpenekin eraikitzea dela.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide