Aste honetan hasi dira Munoa plazako zoladura aldatzeko lanak

Enara Ariznabarreta

Munoa plazako lanak. (Zarauzko Udala)

Aste honetan hasi dira gauzatu beharreko lanak, eta aurreikuspenak dioenaren arabera, lau hilabete iraungo dute. Halaber, lanen guztizko inbertsioa 818.368,57 eurokoa izango da, BEZa barne.

Urban Klima ekimenaren barruan malekoian egiten ari diren eskuhartzeen baitan, Munoa plazako boladizoa kendu zuten udan. Hori horrela, lan hauek baliatuz, Munoa plazako zoladura aldatzeko lanak jarri ditu martxan udalak. Lan hauekin, plazako zoladura aldatzeaz gain, altzariak, argiteria eta bestelako zerbitzu sareak ere berrituko dira, besteak beste: saneamendu eta argindar sareak.

Aste honetan hasi dira gauzatu beharreko lanak, eta lau hilabete iraungo dute. Construcciones Mariezcurrena SL enpresari esleitu zaizkio lanak lehiaketa bidez. Zuzendaritza, berriz, Girder Ingenieros enpresaren esku egongo da. Udalak jakitera eman duenez, lanen guztizko inbertsioa 818.368,57 eurokoa izango da, BEZa barne.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide