Zarautz Kantuan kantujiraren zita berria izango da bihar

Enara Ariznabarreta

Hainbat herritar Lege Zaharren Enparantzan, Zarautz Kantuan kantujiran. (Julene Sorarrain)

12:00etan abiatuko dira Lege Zaharren Enparantzatik, eta goiz osoan zehar herriko kaleetan barrena ibiliko dira. Zarauzko Trik taldeak musikaz beteko ditu herriko txokoak, eta Hilario Epelde zuzendari lanetan.

Zarautz Kantuan kantujira saioa egingo dute bihar eguerdian, Lege Zaharren Enparantzatik abiatuta. 12:00etan elkartuko dira, eta goiz osoan zehar herriko hainbat txoko zeharkatuko dituzte, horiek musikarekin alaituz.

Biharkoan Hilario Epelde izango da zuzendari, eta Zarautz Trik taldea arituko da musika-lanetan. Hori horrela, herritar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide