'Go!azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala, eta 'Ruega por nosotras' eta 'Wilwood' filmak emango dituzte Modelon

Enara Ariznabarreta

Etzitik asteartera bitarte bi film eta Go!azenen denboraldi berriko lehen kapitulua eskainiko dituzte Modelo aretoan. Saio originalaren barruan emango dute Travis Knight zuzendariaren animaziozko filma.

Ruega por nosotras eta Wildwood filmak, eta Go!azenen 13. denboraldiko lehen kapitulua ikusteko aukera izango da etzitik asteartera bitartean Modelo aretoan. Lehenengoari dagokionez, bost aldiz eskainiko dute datozen egunetan zehar. Bigarrena, berriz, asteartean soilik ikusi ahal izango da, eta saio originala izango da. Etxeko txikienek larunbatean eta igandean izango dute Go!azenen denboraldi berriko lehen kapitulua ikusteko aukera.

Daniel Monzón zuzendariak zuzendutako drama da Ruega por nosotras. Donostiako Zinemaldian aurkeztu dute lehen aldiz, eta kritika onak jaso ditu. Halaber, film hau genero berdintasuna sustatzeko bereziki gomendatutako filma da. Monzonen pelikulak 19 urte dituen eta Bartzelonan bizi den Anan izeneko neska gazte baten historioa kontatzen du. Neska errebeldea da bere familia errebeldearen ustez, eta 1974. urteko gau batean ihes egin ondoren, aitak Emakumea Babesteko Patronatuaren esku uztea erabakiko du. Ana Madrilera eramango dute, mojek zuzendutako erreformatorio batean sartzeko eta diziplina-erregimen basati baten mende jartzeko. Han, bizirik irauten saiatuko da, bere egoera berean dauden beste neska batzuen adiskidetasunean kontsolamendua eta babesa bilatuz.

Wildwood Travis Knight zuzendariaren animaziozko filma da. Prue McKeelen anaia bele talde batek bahitzen duenean, erreskate misio desesperatu bati ekin beharko dio. Curtis Mehlberg ikaskide baldar baina leialak lagunduta, Prue animalia hiztun, bidelapur eta pertsonaia boteretsuen mundu batean barneratuko da, oinazeak eta handinahiak bultzatuta. Biak basoaren oreka mehatxatzen duen gatazka batera eraman ahala, Pruek inoiz jakin ez zuen indarra eta erabakia aurkitu beharko ditu. Bere anaia salbatu nahi badu eta Wildwooden etorkizun hauskorra babestu nahi badu, dena arriskatu beharko du.

Go!azenen denboraldi berriko lehen atala

Go!azenek dagoeneko 13 denboraldi ditu. Larunbatean eta igandean estreinaituko da lehen atala Modelo aretoan. Denboraldi berri honetan, Basakabi prestigio handiko Wellington Music Academy musika-eskolaren Euskal Herriko egoitza bihurtuko da. Akordioa lortzeko, Maitanek instalazioen inguruko gezur batzuk esango ditu hautaketa-prozesuan, eta horrek arazoak ekarriko dizkie bai berari eta baita Garaziri ere.

Azterketa zorrotza gaindituta, hiru ikasle berri iritsiko dira Basakabira: Ilargi, Kaiaeta Luka. Horiekin batera, Imanol musika-irakasle berria ere. Aurreko denboraldiko hainbat pertsonaia ere itzuliko dira aurten, esaterako, Bosko, Izar, Roke, Karla, Maren eta Joritz. Era berean, Garazik behartuta, Alaiak uda Basakabin igaro beharko du berriro.

Azaroak 16, astelehena, izango da Ikusleen Eguna, eta egun horretan sarrerek prezio berezia izango dute. Hiru filmetarako sarrera horiek Modelo aretoko leihatilan edota Kutxabank sarrerak atari digitalean daude salgai.

Etzi, larunbata
  • 16:45. Go!azen: 13. denboraldiaren lehen atala.
  • 19:15. Ruega por nosotras.
  • 22:15. Ruega por nosotras.

Azaroak 15, igandea

  • 16:45. Go!azen: 13. denboraldiaren lehen atala
  • 19:15. Ruega por nosotras.

Azaroak 6, astelehena, Ikusleen Eguna

  • 17:00. Ruega por nosotras.
  • 19:30. Ruega por nosotras.
Azaroak 17, asteartea
  • 19:30. Wildwood. (Saio originala)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide