Udaberriren Gabonetako saskien zozketan parte hartzeko txartelak eskura daitezke

Enara Ariznabarreta

Udaberri Jubilatuen Elkartea. (Utzitakoa)

Gabonetako produktuz betetako saskien zozketan parte hartzeko txartelak bulegoan, ile-apaindegian, bingoan eta Udaberri tabernan eros daitezke. Zozketa abenduaren 18an egingo da.

Gabonetako produktu goxoz betetako saskiak banatuko ditu Udaberri Jubilatuen elkarteak, eta zozketan parte hartzeko aukera izango dute herritarrek. Txartelak hainbat tokitan eskuratu daitezke: Udaberriren bulegoan, ile-apaindegian, bingoan eta Udaberri tabernan.

Zozketa abenduaren 18an egingo dute. Antolatzaileek herritarrak txartelak erostera eta zozketan parte hartzera gonbidatu dituzte, Gabonak ilusioz eta elkarrekin ospatzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide