Hondar Kayak klubeko Ainhoa Tolosa, munduko txapeldun Perun

Maddi Txintxurreta

Ainhoa Tolosa, urrezko dominarekin. (Hondar Kayak)

Zarauzko taldeko palistak urrezko domina irabazi du Waveski Munduko Txapelketako Master mailan, eta brontzea eskuratu du taldekako proban.

Ainhoa Tolosak, Hondar Kayak klubeko palistak, munduko txapeldun titulua lortu zuen Huanchacon (Peru) urriaren 21etik 29ra bitartean jokatu zuten Waveski Munduko Txapelketan.

Zarauzko taldeko kirolariak urrezko domina erdietsi du Master kategorian, 35 eta 50 urte bitarteko kirolarien finalean nagusitu ostean. Garaipen indibidualaz gain, Tolosak brontzezko domina eskuratu zuen Irati Bordagarayrekin jokatutako taldekako proban (Tag Team). Hegoafrikako eta Frantziako selekzioen atzetik sailkatu ziren.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide