Herritarren iritziak entzungo ditu Udalak osteguneko ZHAPO saioan

Eneko Eizagirre Perez

Etxezabalan egindako bilera bat. (Zarauzko Udala)

Ostegunean izango da Zarauzko hiri antolamenduko plan orokorreko (ZHAPO) bilera, eta bertan, herritarrak Zarautzen egingo lituzketen aldaketak eta proposamenak jasoko ditu Udalak.

Herriaren egungo egoera aztertzeko eta herritarren iritziak jasotzeko, ostegun honetan antolatu dute Zarauzko hiri antolamenduko plan orokorra (ZHAPO). Hitzordua, 18:00etan hasiko da Etxezabala aretoan eta 20:00etan amaituko da. Bertan, herritarren iritziak jasoko ditu Udalak, honela, Zarautzetik gustukoen dituzten kontuak eta egingo lituzketen aldaketak adierazi ditzakete bertaratutakoek. Modu honetan, herriak dituen indargune eta hobekuntzak aztertu ditzakete herritarren esperientziaren bitartez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide