Azaroaren 11tik 13ra bitarte, Zarauzko saihesbidea itxita egongo da gauez

Eneko Eizagirre Perez

Zarauzko saihesbideko obrak. (Eneko Eizagirre Perez)

Hiru egun horietan, 21:00etatik 06:30era itxita egongo da saihesbidea Asti-Irita biribilguneko lanak bukatu behar dituztelako. Denbora tarte horietan, Orioko eta Zestoa-Zumaiako lotuneak baliatu beharko dituzte ibilgailuek Zarautzera sartzeko eta handik irteteko.

Zarauzko saihesbide berriaren obrak azken fasean murgilduta daude, eta amaitzeko dauden lanean artean, Asti-Irita biribilgunea bukatzea dago. Hori egiteko, azaroaren 11tik 13ra bitarteko gauetan, biribilgunea itxita egongo da asfaltatze eta pintaketa lanak egiteko. Horregatik, lanek irauten duten bitartean, hiru gautan itxita egongo dira biribilgunera sartzeko eta irteteko bideak. Azaroaren 11n, 12an eta 13an, beraz, eremu hori itxita egongo da 21:00etatik 06:30era.

Gau horietan saihesbideko sarrerak eta irteerak guztiz itxita egongo dira ibilgailu guztientzat, Bilboko noranzkotik herrira sartu nahi dutenentzat izan ezik. Gainerako ibilgailuek Orioko eta Zestoa-Zumaiako lotunetik iritsi beharko dute Zarautzera eta Getariara. Irteerei dagokienez, ezingo da Zarauzko sarreratik autobidera atera; ordu tarte horietan Oriotik atera beharko dute ibilgailuek Donostiarako noranzkoa hartzeko eta Zestoa-Zumaiatik Bilbora abiatzeko. Halaber, Asti auzora sartu eta handik irten nahi duten ibilgailuek Buztinzuriko bidea baliatu beharko dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide