ELA, LAB, ESK zein Steilas sindikatuek eta Euskal Herriko etxebizitza sindikatuek greba orokorra deituk dute azaroaren 11rako, etxebizitza eskubidea bermatzearen alde eta espekulazioaren kontra. Egun horretara begira, egin nahi diren mobilizazioak eta jarduerak antolatzeko, batzar irekia deitu dute ELA eta LAB sindikatuek bihar arratsalderako. Lege Zaharren Enparatzan jarri dute hitzordua, 19:00etan.