Larunbatean jokatu zen Urnietako Udal kiroldegian Euskadiko Senior Judo Txapelketa. Jardunaldi oso positiboa izan zen klubeko kirolarientzat, izan ere, joan ziren 12 judokatik, 5ek eskuratu zuten domina. Urrezko bat, zilarrezko beste bat eta hiru brontzeko.
Isabela Avila izan zen eguneko protagonista, izan ere, 78 kilo azpiko kategorian Euskadiko Txapeldun izendatu zen. Nahia Arregik eta Johana Floresek ere 57 kilo azpiko podiumean egin zuten beraien tokia, bigarren eta hirugarren koxkan, hurrenez hurren, zilarrezko eta brontzeko domina zintzilikatu baitzituzten. Eva Manzanesek 52 kilo azpiko kategorian brontzeko domina lortu zuen, Iñaki Ugartek 100 kilotik goraka kategorian egin zuen bezalaxe.
Domina eskuratu ez bazuten ere, txapelketan jardundako klubeko ordezkariek maila bikaina eskaini zuten Urnietako kiroldegian. Modu honetan, datozen hitzorduetara prestatuta doaz Lizardi Zarautz Judo Klubeko kirolariak. Besteak beste, ilusioz aurre egingo dieten bi aste barru jokatuko den Espainiako Txapelketako sektore fasea.