Mexikar jatorria duen Alex Padilla atezain zarauztarrak debuta egin du aste honetan Mexikoko futbol selekzio nagusiarekin. Asteartean izan zen neurketa, Los Angelesen, Txileko selekzioaren aurka.
Padillak neurketa osoa jokatu zuen, baina ez zuen nahi bezalako debuta eduki; izan ere, bi gol jaso zituen atezain zarauztarrak, eta bere taldeak ez zuen golik sareratzea lortu. 0-2 amaitu zen partida, Txileren alde.
Padilla Athletic Clubeko atezaina da egun. 13 zenbakidun elastikoa darama talde zuri-gorrian, eta 2029ko ekainaren 30era arte du kontratua.