Hamaika ekintzek osatzen dute aurtengo Kuadrilla Eguneko egitaraua. Haurrentzat, nerabeentzat eta gazteentzat bideratutako jarduerak izango dira herriko hainbat guneetan. Haurrei bideratutako ekintzak Salbiden egingo dira larunbat arratsaldean. Nerabeenak, berriz, Lege Zaharren enparantzan izango dituzte jarduerak. Azkenik, gazteentzat bideratutako egitaraua Vista Alegren, Musika plazan eta Dukenean izango da. Aurtengoan ere, Udalarekin elkarlanean, Txipristin, Ludotxo ludoteka, Bugi Bugi eta Haize-orratz elkarteak jardun dira Kuadrilla Eguna antolatzen.
Bazkariak, bingoa, tailerrak, Dj saioak eta kontzertuak izango dira egunean zehar, besteak beste. Honakoa da egitaraua:
Egitaraua:
HAURREN GUNEA. Salbideko parkean
16:30. Puzgarriak
17:00. Tailerrak
17:00. Joko erraldoiak
19:30. DJ Oier
NERABEEN GUNEA. Lege Zaharren eparantza
12:00. Paella lehiaketa + bazkaria
16:30. Puzgarriak
16:30. Tailerrak + Ginkana
21:30. DJ Osto
GAZTEEN GUNEA. (+16)
11:30. Goitibehera jaitsiera (Vista Alegre)
12:00. Zarautz Trik (Vista Alegre eta herrian zehar)
12:00. Paella lehiaketa (Musika Plaza)
14:30. Bazkaria + Bingo musikatua (Musika Plaza)
18:15. Elektrotxufla elektrotxaranga (Herrian zehar)
21:30. 3ttu Erromeria (Musika Plaza)
23:30. Maruxak kontzertua (Dukenea)
01:00. La Fulana DJ (Musika Plaza)