Bigarren aukerako liburu eta disko azoka solidarioa egingo dute igandean eta astelehenean

Enara Ariznabarreta

Liburu eta disko azoka solidarioa, Zigordia kalean. (Guka)

Ohi bezala, Merkatu plazan izango da, eta igandean eta astelehenean egongo da zabalik egun osoan zehar.

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatuta, azoka solidarioa egingo dute igandean eta astelehenean, Merkatu plazan, egun osoan zehar, 10:30etik 20:00etara. Urtero bezalaxe, bigarren aukerako liburuak, diskoak eta bestelako materialak jarriko dituzte salgai. Era berean, herritarrek etxetik ekarritakoak ere jasoko dituzte, erabiltzaile berrien esku jartzeko. 

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkartearen helburua da kulturaren bidez bazterketa ekonomikoan dauden pertsonei laguntzea. Azoka hauetatik lortzen duten dirua kausa horretara bideratzen dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide