Udazkenarekin batera, Urriko V. Azoka antolatu du igande honetarako Nahia Zarauzko artisauen elkarteak. 10:30etik 20:00etara bitartean egongo da azoka zabalik, Lege Zaharren Enparantzan.
Antolatzaileek azpimarratu dutenez, "bertako sormena eta artea babesteko aukera paregabea" izango da. Izan ere, eskuz egindako askotariko produktuak eta haien egileak ezagutu ahal izango dituzte plazara bertaratzen direnek. Besteak beste, postuetan bitxiak, koadroak, poltsak, ukenduak eta abar aurkituko dituzte.