Gaur abiatuko dute 60+ Adinekoen Udazkena

Eneko Eizagirre Perez

60+ Adinekoen Udaberria ekimenaren aurkezpen saioa, Santa Klaran. (Eneko Eizagirre Perez)

Zein izan behar da lehen begirada lehen arretan? hitzaldiarekin hasiko da urrian zehar egingo diren ekintzen zerrenda; gaur izango da Modelo aretoan, 19:00etan. Horrez gain, Udaberri jubilatu elkartean patioko jokoak eta mahai jokoak egingo dituzte.

Ostegunean egin zuten 60+ Adinekoen Udazkena jardueren aurkezpena, Santa Klara komentuan. Herriko adinekoei zahartzaro duin eta aktibo bat bermatzea du helburu ekimenak. Horretarako, urrian zehar hainbat jarduera antolatu dituzte eta gaur abiaraziko dituzte lehen jarduerak.

Arantza Lizartzak bideratuta, Zein izan behar da lehen begirada lehen arretan? hitzaldia izango da gaur Modelo aretoan, 19:00etan. Era berean, Udaberri jubilatu elkartean hainbat joko antolatu dituzte; 10:00etan patioko jokoak egingo dituzte,  eta 16:00etan, berriz, mahai jokoak. Izena eman behar da aldez aurretik Udaberri jubilatu elkartean, edo 672 447 427 zenbakira deituta.

Gaur, asteartea

  • Hitzaldia: Zein izan behar da lehen begirada lehen arretan? 
  • 19:00. Modelo aretoa

Gaur eta bihar, asteartea eta asteazkena

  • 10:00. Patioko jokoak, Udaberri jubilatuen elkartea
  • 16:00. Mahai jokoa, Udaberri jubilatuen elkartea

Urriak 8, osteguna

  • Bingo musikatua eta eskulan tailerra
  • 11:00. Bingo musikatua, Frontoi txiki
  • 17:00. Eskulan tailerra, Frontoi txiki

Urriak 14, asteazkena

  • Bisita gidatua biotopoa ezagutzen
  • 10:30. Biotopoa

Urriak 14, asteazkena

  • Death cafe, hitz egin dezagun heriotzaz
  • 18:00. Udaberri jubilatuen elkartea

Urriak 15, osteguna

  • Afalgi, dokumentala eta solasaldia. Las estrellas ardientes
  • 18:00. Antoniano aretoa

Urriak 20, asteartea

  • Bizikletaz adinik ez, Santa Anako erabiltzaileekin bizikleta paseoa
  • 10:30. Santa Ana egoitza

Urriak 22, osteguna

  • Olinpiadak
  • 11:00. Arrosalekua

Urriak 24, larunbata

  • Dantzaldia
  • 19:00. Udaberri jubilatuen elkartea

Urriak 28, asteazkena

  • Death cafe, hitz egin dezagun heriotzaz
  • 18:00. Udaberri jubilatu elkartea

Urriak 29, osteguna

  • Ariketa fisikoa, kirola eta osasuna
  • 19:00. Santa Klara

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide