Urola Kostako Ernaik etxebizitza eskubidearen aldeko elkarretaratzea deitu du gaur arratsalderako. Etxebizitza duina aldarrikatzeko elkartuko dira 19:00etan Lege Zaharren Enparantzan.
Etxebizitzaren arazoari berehalako konponbidea eman diezaioten exijituko du Ernaik, eta "etxebizitzarena Zarautzen bereziki lurreratzen den auzia" dela nabarmendu du. Hori horrela, Etxebizitza duinaren alde, urrats bat aurrera! lelopean mobilizatuko da gaur arratsaldean.
Zumaian ordu berean bilduko dira Saregileen plazan, eta herrian bizitzeko eskubidea aldarrikatuko dute, besteak beste.