Zarautz Guka aldizkari digitalaren urriko zenbakia dagoeneko irakurgai dago, eta hilabete honetan ere gai mamitsuz beterik dator. Zarautz Abesbatzako arima den Jaione Eskudero zuzendariari elkarrizketa, ZAEko bi traineruen igoerari eta denboraldi historikori buruzko erreportajea, Yasmilka Rodriguez dantzariaren Musika Kaxa eta Unai Egaña udaltzainari egindako erretratua topatuko ditu erabiltzaileak.
Era berean, Enara Ariznabarretaren, Alex Gurrutxagaren, Elaia Aizpuruaren eta Javier Aramendiren iritzi artikuluak irakurtzeko aukera izango da. Ondharez elkarteak, gainera, Olaako errotari buruzko erreportajea landu du Atzera begira atalean.
