Arantzazu Lizartza Saizar Familia eta Komunitate medikuak Zainketa aringarriak Lehen Arretan: zer jarri behar da erdigunean? izeneko zainketa aringarriei buruzko hitzaldia eskainiko du datorren datorren asteartean, hilak 6. Zarautzonek eta Zarautz Herri Zaintzaileak elkarteak antolatutako saioa 19:00etan hasiko da, Modelo aretoan.
Zarautzonek, Elhuyarrek eta DIPCkek antolatzen duten Passion for Knowledge nazioarteko zientzia jaialdiarekin bat eginez, hitzaldiaren aurretik, On zientzia bideo lehiaketako bideo irabazlea ere proiektatuko dute, mikrobiotari buruzkoa.