Izena eman daiteke Txinpirin eta Zarazte abesbatzetan

Eneko Eizagirre Perez

Txinpirin abesbatzako zenbait kide, iazko kontzertu batean. (Julene Sorarrain)

Txinpirin abesbatzak ekin dio jada entseguei: ostiraletan elkartzen dira, 18:00etan, Villa Mundan. Zarazte abesbatzak, berriz, aste honetan hasiko du ikasturtea, eta asteazkenetan elkartuko dira, 19:30ean, leku berean.

Martxan dira Txinpirin eta Zarazte abesbatzak, haurrei eta gaztetxoei zuzendutako abesbatzak. Hain justu, ikasturte honetan bertan parte hartu nahi dutenei deialdia egin diete; izan ere, zabaldu dute bietan izena emateko aukera.

Txinpirin abesbatzak hasi ditu jada entseguak: ostiraletan elkartzen dira, 18:00etan, Villa Mundan. LH 2. eta LH 5. maila arteko ikasleei dago zuzendua talde hau, eta Leire Dominguez zuzendariak gidatzen ditu. Zarazte abesbatzaren kasuan, LH 6. mailatik aurrerako gazteek eman dezakete izena. Kasu honetan, asteazken honetan hasiko dituzte eskolak, 19:30ean, leku berean.

Hori horrela, talderen batean izena eman nahi dutenek abesbatza.zarautz@gmail.com helbidera idatzi dezakete, edo, bestela, entsegu orduan bertara azalduta ere egin daiteke inskripzioa. Era berean, Zarautz Abesbatzan parte hatzeko izen ematea ere irekita dago, eta horretarako helbide elektroniko bera erabili daiteke. Kasu honetan, entseguak ostegunetan izango dira, 20:30etik 22:00etara, Villa Mundan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide