Danda gazte asanbladak urtean zehar egin asmo dituen ekintzak antolatzeko saioa egingo du larunbat honetan. Urteko kontzertuak eta aisialdi eskaintzak, Palestinaren aldeko jarduerak, irakurle eta antzerki taldeak eta herriko festen antolakuntza izango dira asanbladan landuko dituzten gaiak, besteak beste. Era berean, ideia zein proposamen berriak egiteko aukera izango da.
Horrez gain, aurtengo deialdia berezia izango dela iragarri dute. Izan ere, Dandaren 10. urteurrena izango da, eta data esanguratsu horren bueltan egingo diren ekintzak ere izango dituzte hizpide bilkuran.
Asanblada Hiruputzu gaztetxean izango da, 10:30etik aurrera, eta herritar guztiak izango dira ongietorriak bertara.