Imanol Epeldek Zerbait sartu zait begian izeneko emanaldiaren udazkeneko bira aurkeztu zuen irailaren 13an Lesakan (Nafarroa), eta datozen hilabeteetan Euskal Herriko hainbat udalerri bisitatuko ditu. Zarautzen, azaroaren 6an egingo du geldialdia. Emanaldia 22:00etan izango da Hiruputzu gaztetxean, Arraio irratiak antolatuta.
Honakoa ez da sortzerrian eskainiko duen lehen aldia, aurrez Literaturian izan baitzen maiatzean. Epelderen emanaldiak spoken word-a, musika elektronikoa eta irudiak uztartzen ditu. Performance garaikide horretan, bizimoduaren abiadura, naturarekiko deskonexioa, zoriontasunaren bilaketa amaigabea, maskulinitatea eta euskara umorez nahasten ditu, publikoa hunkituz eta hausnarketara bideratuz.
Ikuskizunerako sarrerak aurrez eros daitezke Garoa liburu dendan..