Gukak aurten ere egin ditu arraun porrak. Porra guztietan gauza bera galdetu da: ea zenbatgarren postuetan amaituko zituzten ligak herri horretako traineruek. Oriokoa orioguka.eus atarian egin da, Zarauzkoa zarautzguka.eus atarian, Zumaiakoa zumaiaguka.eus-en, eta Getariakoa, guka.eus atarian.
Asmatzaileen artean zozketa eginda, lau lagun hauek sari dotoreak jasoko dituzte:
- Getaria: Joxe Mari Lizarraldek Muniosoro erretegian bi lagunentzako otordua irabazi du.
- Orio: Maialen Etxeberriak bi lagunentzako otordua irabazi du Mirotza jatetxean.
- Zarautz: Milagros Gurrutxagak MolaMola jatetxean bi lagunentzako otordua irabazi du.
- Zumaia: Luis Maria Osak Muniosoro erretegian bi lagunentzako otordua irabazi du.