Itxasmendin gertu dira jaietan murgiltzeko

Aritz Mutiozabal

Itxasmendiko danborrada, iaz. (Aritz Mutiozabal)

Urteroko moduan, haurren zein helduen danborradak emango die hasiera hiru egunetako festei. Askotariko ekitaldiak antolatu ditu aurten ere auzokojai batzordeak.

Salbideko jaien lekukoa hartuta, sanmigeletan murgilduko dira asteburu honetan Itxasmendi auzoan. Ostiralean bertan, ohiko haurren zein helduen danborradarekin emango diete hasiera festei, eta, jarraian, ongietorria egingo diete auzoko Txan-Txan maskotari.

Oro har, Itxasmendiko jaiek ohiko dinamikari eustiko dio, eta ez dute hutsik egingo betiko ekitaldiek; hala nola, auzo bazkariak, tenis eta hiruko txapelketek, haur txokoak, Bihotzez martxak eta lasterketak eta zuzeneko musikak. .

Egitaraua

Irailak 25, ostirala
18:30. Haurren eta helduen danborrada, auzo elkartetik abiatuta.
19:00. Jaien hasiera, Txan-Txanen jaitsierarekin.
Ondoren, pintxo potea eta parrillada karpan.
20:00. Kalejira Pasai txarangarekin, auzoan zehar.
21:00. Kontzertua: Itzal.
Ondoren, DJ Indate.

Irailak 26, larunbata
10:00. Tenis txapelketako finalak.
10:00-12:30. Haurren txokoa, Mi Dulce Guerrer@ elkartearen eskutik, karpan: marrazki lehiaketa, esku lanak, jolasak eta abar.
11:30. Hiruko saskiratzeen txapelketa. Izen ematea ordu erdi lehenago.
14:30. Auzo bazkaria.
Bazkalostean, bingo solidarioa, Mi Dulce Guerrer@ elkartearen eskutik.
16:00. Mus txapelketa. Izen ematea ordu erdi lehenago.
17:45. Txokolate jana azuo elkartean.
18:00. 12-18 urteko gazteentzako ginkana eta giltzarri tailerra, saskibaloi kantxan, Haize-Orratz gaztelekuaren eskutik.
18:30. Kalejira Zarauzko erraldoiekin eta buruhandiekin, Alfatik Itxasmendira, Zarautztrik-ek girotuta.
19:30-22:00. DJ Jon, haurrentzat eta gazteentzat, eta parrillada.
22:00. Alaiki taldearen emanaldia.
Ondoren, DJ Bon.

Irailak 27, igandea
10:00. Toka txapelketa
10:00. Pala egokitua.
10:30. Bihotzez martxa egokitua.
10:30. Arrai-Zopa kantu taldea.
11:00. Hamaiketakoa auzoko jubilatuentzat.
11:00. Ginkana orientazio proba. 8 urtetik beherako haurrek heldu baten ardurapean parte hartu ahal izango dute.
11:30. Bihotzez lasterketa solidarioa.
12:00. Patata tortilla eta bizkotxo lehiaketak. 12:00-13:00 bitartean aurkeztu behar dira karpan.
12:15-13:30. Sari banaketak.
16:30-18:00. Chuchin Ibañez eta Jesus Tapiz mariatxi bikotea.
19:00. Jaien amaiera, Txan-Txanen igoerarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide