Basarriren parajeak izeneko aurkezpenean, uztailean 5 lagunek egindako mendi buelta batean gertatutako bizipenak kontatuko dira. Otsagabiatik abiatuta, Nafarroako pirineotan, Ipar eta Hego Euskal Herrien artean egindako bidaia zirkularra kontatuko da ostiralean eskainiko den aurkezpenean.
Pagoetako Mendizale Elkarteak eskainita, lagun talde horren 6 eguneko eskapadan gertatutako abenturak entzuteko emanaldia izango da ostiralekoa.