Ekitaldiak egingo dituzte hilerrian Gudari Egunean

Aritz Mutiozabal

Iazko Gudari Eguneko ekitaldia, Zarauzko hilerrian. (Arnaitz Rubio Aprea)

Ahaztuak 1936-1977 elkarteak deituta, irailaren 27an Francoren erregimenak fusilatutako Juan Paredes Manot Txiki eta beste lauak omenduko dituzte. Aurretik, Xenki, Piru eta Tapi ere izango dituzte gogoan.

Gaur zortzi, irailaren 27an, 51 urte beteko dira Francoren erregimenak Angel Otaegi azpeitiarra, Juan Paredes Manot Txiki zarauztarra eta FRAPeko Jose Humberto Baena, Jose Luis Sanchez Bravo eta Ramon Garcia Sanz fusilatu zituztela. Urtero bezala, Gudari Egunean bertan, haiek oroitzeko ekitaldia antolatu du Ahaztuak 1936-1977 elkarteak, 12:00etan, Zarauzko hilerrian.

Aipatu ekitaldiaren aurretik, 11:30ean, Jose Benito Mujika Zumeta Xenki, Angel Iruretagoiena Elorza Piru, Jose Maria Eizagirre LaburuTapi eta Txiki bera izango dituzte gogoan. Ahaztuak 1936-1977 elkarteren omenaldiaren ondoren, gainera, lore eskaintza egingo dute gudarien monolitoan eta luntxa izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide