Eguna eguraldi tristearekin hasi bada ere, eguzkia berehala gailendu da zeruan eta eguraldi ederrak irribarre egin dio Euskal Jai egunari. Aterkiak etxean utzita, kolore bizia hartu dute herriko kaleek, baserritar jantziak soinean zituzten ehunka herritarren eskutik. Euskal kultura eta usadio presente izan dira goizean goizetik, festa giro atseginean, eta, urtero bezala, ez da ekitaldirik falta izan Frontoi Txikin, Lege Zaharren Enparantzan zein Musika Plazan.