Saio bereziak

Alproja taldearen 'Asko dugu esateko' antzezlana osorik, bideoan

Guka Telebista

Euria iragarrita zegoenez, antzerki taldeak Lizardi aretoan eskaini zuen atzo emanaldia. Beheko zein goiko solairuak bete zituzten ikusleek.

Euskal Jai eguneko egitarau oparoaren barruan, Asko genuen esateko emanaldia eskaini zuen atzo Alproja antzerki taldeak. Euria egin zezakeenez, Zelai Ondoko kantxan beharrean, Lizardi aretoan izan zen ikuskizuna. Lekua ezohikoa izanda ere, herritarrek ez zuten hutsik egin: aretoaren goiko zein beheko solairuko eserleku guztiak bete zituzten.

Fikziozko hilketa bat da istorioaren ardatza, euskal artista ezagun baten heriotza: Pello Reparaz. Hilketa argitzeko prozesuan, euskal ipuin ezagunetako pertsonaiekin topo egingo du Madame Kontxexik, eta gertakariarekin izan dezaketen harremana aztertuko du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide