Euskal Astea 2026

Alproja antzerki taldeak Lizardi aretoan eskainiko du antzezlana

Enara Ariznabarreta

Alproja taldearen ikuskizuna. (Utzitakoa)

Eguraldi iragarpena dela eta, badaezpada, Lizardi aretoan eskainiko du antzezlana Alproja antzerki taldeak. 12:00etan hasiko da Asko genuen esateko izenburupean eskainiko duten emanaldia. 

Euskal Jai eguneko antzezlana ezohiko lekuan eskainiko du Alproja antzerki taldeak asteazkenean. Munoako obrak direla eta, Zelai Ondo auzoko pistan izatekoa zen emanaldia, baina azkenean, eguraldi iragarpenari kasu eginez, Lizardi aretoan egingo dute. 12:00etan hasiko da Asko genuen esateko izenburupean eskainiko duten emanaldia. 

Munoako obrena eta eguraldi iragarpenarena ez dira aurten Alprojarentzat buruhauste bakarrak izan. Izan ere, kontatu beharreko istorioa erabakitzea kostatu egin zaie, hasiera batean hautatutako gaiak ez zuelako gidoi bat osatzeko adina ematen.

Erlojuaren aurka, maiatzean gaiz aldatu eta, zerotik hasita, gidoia astebetean hasi eta bukatu zuten, eta orain, ikuslea ordubetez intrigaz mantentzeko moduko istorio original eta bizia osatu dutelakoan daude. Gainera, antzerki taldeak aitortu duenez, parte hartzaileak bereganatzeko zailtasunak ere izan dituzte, horien kopuruak behera izan duelako azken urteetan. Horregatik, sare sozialen bidez deialdi berezia egiten aritu dira Alprojako kideak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide