Euskal Astea 2026

Hasi dira bola eta toka txapelketako lehenengo partidak Zelai Ondon

Julene Sorarrain

Bol&Tok klubak antolatuta, bola eta toka txapelketako norgehiagokak izango dira gaur, eguerdira arte, Zelai Ondoko bolatokian. Partidak amaitzean, sari banaketa egingo dute.

Hasi dira bola eta toka txapelketako lehenengo partidak Zelai Ondoko bolatokian. Euskal Astearen barruan, Zelai Ondoko Bol&Tok klubak antolatu du hitzordua eta parte hartzaileak eguerdira arte izango dira lehian bertan.

Bolan lehen lau postuetan sailkatzen diren gizonezkoek 100, 80, 60 eta 40 euro jasoko dituzte, hurrenez hurren; emakumezkoen kasuan, berriz, lehen bi postuak sarituko dituzte, gizonezkoen diru kopuru berberarekin. Tokari dagokionez, 80, 60, 40 eta 20 euroko saria jasoko dute lehen lau gizonezko sarituek, eta kopuru berbera jasoko dute hemen ere sailkapenean lehenen eta bigarren amaitzen duten emakumeek. 

Gainera, bolan 40 euroko saria jasoko du lehen zarauztarrak, eta 20 eurokoa tokan. Ez federatuen kasuan, bolako saria 20 eurokoa izango da, eta tokakoa 10 eurokoa. Horretaz gain, antolatzaileek azaldu dute irabazle nagusiek sari berezia ere izango dutela, eta jokalari bakoitzak ezingo duela sari bat baino gehiago jaso joku bakoitzean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide