Bederatzi dantzarik hartu dute Euskal Astearen barruan ospatu den 38. Aurresku Txapelketan. Eguraldia lagun, erakustaldi paregabeaz gozatzeko aukera izan dute herritarrek eta bertaratu direnek. Lehiaketa bi zatitan banatuta egon da: lehenengoan, parte hartzaile guztiek aurkez aurke eta soinu zaharrean aritu dira dantzan, eta bigarrenean, berriz, zortzikoan. Aurten ere, Irati Olaizola legazpiarrak eskuratu du lehen postua, epaimahaikideek denbora luzez erabaki ondoren.
Irabazleak txapela, orogarria eta 150 euroko saria jaso ditu, eta jarraian, ohiko denez, jendaurrean egin du txapeldunaren ohorezko aurreskua. Danel Castillo pasaiarra izan da bigarren sailkatua, eta honek 130 euro eta oroigarria eskuratu du;. Amaia Azpeitia legazpiarrarentzat, berriz, izan da 110 euroko hirugarren saria.